XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.1 Eremuak hautatu eta fitxak ordenatu

Gure taula lantzen hasi baino lehen, zenbait fitxa beteko dira.

Kontsultak, taulak gordetako informazioa bilatzeko erabiltzen diren tresnak dira.

Tresna hauen bitartez, taulei galdeketak egiten zaizkie (galdeketa horiek formatu egokia izan behar dute).

Kontsulta bat sortzean, emaitzak nola agertzea nahi den adierazi behar da; besteak beste, adierazi behar da:

zein eremuk agertu behar duen (LEHENENGO EBALUAKETAKO NOTA BAI BAINA BIGARREN EBALUAKETAKOAK EZ, jarri gabe daudelako, adibidez)

zein baldintza (edo baldintzak) bete behar dituzten fitxa horiek (GAINDITU DUTEN IKASLEAK SOILIK, adibidez)

erregistro edo fitxa horiek nola egon behar duten ordenaturik (IKASLEEN LEHEN ABIZENAREN ORDEN ALFABETIKOAN, adibidez)

Sortzen diren kontsultak gorde egiten dira, taulak gordetzen diren bezala; horrela, kontsulta hori nahi denean ipin daiteke martxan.

Demagun eginiko kontsulta bat aztertu nahi dela.